Para vivir la vida plenamente, empieza por asumir más riesgos y hacer las cosas que temes. Hazte un maestro en el arte de sentirte incómodo y deja de transitar por el sendero de la mínima resistencia. Pues claro que hay más posibilidades de que tropieces si sigues por el sendero menos trillado, pero esa es la única manera de llegar a alguna parte.


Robin S. Sharma

2012/05/03

Autismoarekin jarraituz




Haur autistek gainontzeko haur txiki guztien oinarrizko premia berberak dituzte, baina badituzte beste hezkuntza-premia berezi batzuk ere. Hau da, beraien hezkuntza-egoerari zenbait egokitzapen egin behar zaizkio ikaskuntza eta gainerakoekiko gizarte-harremanak bultzatzeko.
Haur autisten zailtasunik nagusienak komunikazioaren eta gizarteulermenaren esparruan daude kokatuta, hau da, zaila egiten zaie gainerakoen mundua ulertzea. Ildo honetan, hainbat estrategia garatu behar da nahitaez, batzuek espezifikoak eta beste batzuek gainerako ikasleekin ere orokorrean erabiltzeko modukoak. Horrela, komunikazioa eta ingurunearen ulermena ahalik gehien suspertuko dira.


Ondoren aurkeztuko dizuedan loturan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak publikaturiko txosten bat aurkituko duzue.  Dokumentu honetan eskola-egun batean haur-hezkuntzako geletan zer egiten den aztertzen da, autismo-arazoak dituzten haurrekin komunikazio-estrategiak lantzeko egokitzapenak proposatuz.
Zeregin honekin batera, komunikazioaren alderdiak behatzeko eta ebaluatzeko eskalak ere ematen dira, haur-hezkuntzako profesionalek erabil ditzaten. Curriculum-Egokitzapen Indibidualizatu (CEI) bat ere sartua dagoadibidetzat, alegia, garapenaren nahaste orokortua izanagatik Haur-Hezkuntzako gela arrun batean eskolatuta dagoen ikasle bati buruzkoa.
Espero dut zuen lanerako baliagarria izan dadin, hona hemen lotura:

No hay comentarios:

Publicar un comentario