Para vivir la vida plenamente, empieza por asumir más riesgos y hacer las cosas que temes. Hazte un maestro en el arte de sentirte incómodo y deja de transitar por el sendero de la mínima resistencia. Pues claro que hay más posibilidades de que tropieces si sigues por el sendero menos trillado, pero esa es la única manera de llegar a alguna parte.


Robin S. Sharma

2012/05/05

Etorkinak eskoletan

Betidanik izan dugu aniztasuna gure eskolan: maila bereko ikasleak ezberdinak dira, gela bereko ikasleak ere ezberdinak dira, etab. Halere, eskolari kosta egiten zaio aniztasun hori ikustea eta, are gehiago, berari egokitzea, berari aurre egitea, beretik ikastea, bera aprobetxatuz guztiok aberastea.
Gaur egun ikasle etorkinak eskoletan ohiko fenomenoa dugu, eta honek aukera paregabea da ikasleen aniztasunaz lanean hasteko. Une historikoa da guretzat eta erronka handia eskolako komunitate osoarentzat.
Haur etorkinez aritzen garenean, gehienetan, eskola zatikatzeko joera izaten dugu: ikasle etorkinentzat zerbait antolatu behar dugu besteentzat, autoktonoentzat, ez dena. Hau da, eskolaren panorama osoa ikusi beharrean, eskolaren atalak ikusten ditugu eta ikuspegi partzial horren arabera jokatu. Osotasuna atalka ikusteko ikuspegi horrek ez dio mesederik egiten gure eskolak eraiki beharko duen hezkuntza proiektuari eta, gainera, eskolaren atal batentzat, soilik, aurkitzen du "soluzioa", lortzen denari horrela deitu badiezaiokegu. Horrelako ikuspegi partzialak, gainera, ahaztu egiten du alderdi garrantzitsu bat: etorkinen etorrerarekin batera eskolaren konfigurazio osoa aldatu egin dela eta, beraz, berrikuntza bere osotasunean aztertu behar da, ez eskola-komunitatearen alderdi bakar batean (etorkinen harrera-gela, programa egokituak, etorkinen gurasoekin lana, eta abar). Ikuspegi orokor horretatik luzatzen dugu gure proposamen apala, lan honen bigarren atalean zehazten duguna. Horrekin ez dugu esan nahi aniztasuna modu uniformean tratatu behar dugunik, baina bai sortu egin beharko ditugula hezkuntza komunitate osoarentzat funtsezko aldaketarako mekanismoak.

Eskola inklusiboak guztien balioak (kulturalak, hizkuntzazkoak...) integratzen daki, ikasleek dakitena nabarmentzen du. Horretarako erakustaldi inklusiboak erabil daitezke, non ikasle bakoitzaren balioak (egiten dakiena) azpimarratzen diren. Hona hemen adibide batzuk: hizkuntzaren ikerketak (zein hizkuntzetan hitz egiten duten eskolatik kanpo, norekin, etab.), aldian behin ikasleen hizkuntzaren batean zerbait idazten da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario