Para vivir la vida plenamente, empieza por asumir más riesgos y hacer las cosas que temes. Hazte un maestro en el arte de sentirte incómodo y deja de transitar por el sendero de la mínima resistencia. Pues claro que hay más posibilidades de que tropieces si sigues por el sendero menos trillado, pero esa es la única manera de llegar a alguna parte.


Robin S. Sharma

2012/05/01

Kirol egokitua

Ekintza fisikoa eskubide eta behar bat da pertsona ororentzat urritasun fisiko, psikiko edo sentsoriala egonda ere.

Urritasuna duten haurrak babestearren kirol iharduerak alde batera lagatzen dira eta beldur handiagoa dago. Fenomeno hau eskola garaitik dator, eta urritasuna duten haurrak heziketa fisikoko klaseetara ez joatetik hazten da. Kontutan izan behar dugu, haurrak mugitzeko beharra daukatela, jolasteko beharra, lagunak izateko beharra, hauxe haein garapenerako ezinbesteko estimulua baita. Hainbat ume dago, inoiz ez dituela belaunak urratu edo ez dela zuhaitz batera igo. Ziurrenik intentzio onena egongo da guzti horren atzean. Haur horien heziketa babesean oinarritzen den heziketa izan ohi da, baina ezin dugu ahaztu esperientzia horietatik asko ikas daitekeela, eta haur askok asko jaso dezaketela gurpildun aulkitik altxatu eta lurrean jartzen baditugu. Izan ere haur hauek ere esperientziak behar dituzte, eta era guztietako esperientziak.
Beharrezkoak diren neurriak hartuta kirol egokitua ezagutaraztea eta kirol egokitua praktikatzeko oinarrizko iharduera batzuk aztertu eta biltzea izan da.
Jarraian aurkezten den liburuko orrialdetan, kirol egokituaren inguruko hainbat alderdi aurkezten dira. Lan honen intentzioa kirol egokitua ezagutaraztea eta kirol egokitua praktikatzeko oinarrizko iharduera batzuk aztertu eta biltzea da. Horretarako, liburuan fitxa bilduma bat aurki daiteke, urritasun ezberdinetarako kirolak aurkezten dituztenak, eta hauek eragin ditzaketen onurak. Baita, urritasunak dituzten pertsonen aurrean jokatzeko zenbait irizpide adierazten dira.
Hona hemen liburuarekiko lotura: "Kirol egokitua"

No hay comentarios:

Publicar un comentario