Para vivir la vida plenamente, empieza por asumir más riesgos y hacer las cosas que temes. Hazte un maestro en el arte de sentirte incómodo y deja de transitar por el sendero de la mínima resistencia. Pues claro que hay más posibilidades de que tropieces si sigues por el sendero menos trillado, pero esa es la única manera de llegar a alguna parte.


Robin S. Sharma

2012/05/12

Hezitzaileak hezitzeko ipuina

Askotan irakasleok eraikitzen ditugu haurrek ez dituzten muga eta limitazioak. Horretaz konturatzeko, saretik topatu dudan ipuin hau eredu paregabea dela iruditu zait. Espero dut gustokoa izatea!

Hona hemen ipuina:

Bazen behin 3 urte bete eta eskolan hasi zen mutikoa. Irriketan zegoen hasteko, bere amak han gauza asko egiten zirela kontatu baitzion. Lehen egunean andereñok “gaur marrazki bat egingo dugu” esan zuen. “A zer ondo! Asko gustatzen zait marraztea” pentsatu zuen haurrak. “Arrainak, eguzkiak, izarrak, etxea zuhaitzak…margotuko ditut”. Orduan, zera erantsi zuen irakasleak ” itxaron, ez hasi oraindik, aurretik zer marraztuko duzuen esan behar dizuet. Gaur lorea egingo duzue”. Umeak pentsatu zuen ” ederto, gustuko ditut loreak; arrosak, moreak, horiak, handiak, txikiak, lorontzian, jardinean… egingo ditut” Andereñok zera gaineratu zuen, ordea “ itxaron, ez hasi oraindik, nik arbelean egindakoaren tankerakoa irudikatu behar duzue eta”. Arbelean ageri zena lore gorri-gorria eta zurtoin orlegia zuen.
Beraz, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.

Beste behin, andereñok esan zuen “ gaur plastilinarekin jolastuko gara” Haurra pozik jarri zen. “Asko gustatzen zait plastilinarekin aritzea. Gauza asko egin ditzaket: zubia egingo dut ala harresia ala…” baina andereñok erantsi zuen “itxoin, ez hasi oraindik, honen moduko plater urdina egin behar duzue”.
Beraz, mutikoak plater “urdin-urdina egin zuen.

Lehen hezkuntzara igarotzerakoan haurrak irakasle berria izan zuen. Behin, andereño berriak esan zuen ”gaur marraztu egingo dugu”. Umea geldi-geldi geratu zen, itxaroten, besteek marrazkia egiten zuten bitartean. Harengana hurbilduz galdetu zion ikasleari “ zergatik ez duzu irudirik egiten?”. “Zer egin behar dudan esan iezadazun itxaroten ari naiz” erantzun zion haurrak. “ Nahi duzuna egin dezakezu, denek marrazki berbera egin ezkero nola desberdin dezaket zuetariko bakoitzak egindakoa? ” .
Orduan, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario